XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama Andi ta Bioztuna

Dagonila'ren (Agustua) 22'gn. Elexa'k ospetuten dau Deun Sinporiano ziñopia-ren edo martiriaren eguna.

Au zan mutil gaztia.

Kristo'ren ziñestasuna ez ukatziarren egundoko min eta oñaze izugarriak jasanik (supridurik) eriotzara eroyena.

Bere amak a ikustian diadarrka diñotso: Seme, seme. gogoratu betiko bizitziaz, adittu zeruari, ta ango jabe danari begiratu; eztautzube bizitzia kentzen obiaguaz trukau baño.

Gazte zintzuak, barriz, amaren esanaz adoretuago eginda emoten dau sendaro Kristo'gatik bere bizitzia, ta egaz dua gora betiko atsedenera bere arima ederra.

Gaurrkoz, ama askok Sinporiano dontsuba eguan egokeran semia ikusi ezkero ?ez ete leuskioe tamalez edo lastimaz esango: semia, ez, arren, eriotzara juan; ez aolako buru biderik; bizitzian lora-loran etzaitez il, gero be zerua an dago?

Bildurr ixateko da batek baño geyagok orixe esango ete leuskioen.

Bada gaurr errukiorrak dirudien ama anker edo kruel asko dagoz.

¿Zerr da errukiorra izatia? Norrberan biotza samurrtuta iñori, zorigatxak urrindurik, ondizatiak jadestia.

Orixe egin eban Sinporiano'n amak, Kristo'gatik iraizeko bixitzia galdu erañaz, betiko zoritxarretik aldendu ta betiko zoriontzara eruanda.

¿Zerda ankerra izatia? iñori, zorionak urrindurik, zorigatxak lortutia.

Bada auxe egingo leuke iraizeko bizitza oni eustiarren Kristo'ren asarrepian eta betiko ondamendi bidian, pekatura saka egin -dda, semia imiñiko leuken besteriko ama batek.

Z.M.